Autokontsumo Energetikoari buruzko jardunaldia

Cedernak antolatuta, "Autokontsumo Energetikoa: Eredu jasangarri eta bideragarria landa mundurako" izenburuko jardunaldia egingo da Larraintzarreko Zentru Zibikoan.

Bertan, era praktikoan eta dohako hitzaldiekin, 15/2018 Errege Dekretuak ekarri dituen berritasun eta hobekuntzen berri emango da. Hala nola, etxe zein industria guneetan autokontsumo kolektiboa sustatzeko neurri eta laguntzak, etxebizitzen artean energia soberakina partekatzeko aukerak, autokontsumo berriztagarria, izapideak erraztea edo zergak kentzea.

Hitzaldiak partikularrei zein enpresa eta erakundeei daude zuzenduta eta Cedernarekin lankidetzan ari den NASEI enpresako David Gordejuelak, energia efizientzian aditua den ingeniariak emango ditu.

Izen-ematea doan da eta horretarako, aski da 607679377 telefonora deitzea edo bidasoa.admon@cederna.eu helbidera posta elektronikoa bidaltzea.

Argibide gehiago eta egitarau osoa, Cedernaren webgunean daude eskura.