Erakusketa: Iñaki Larrearen "El Humano y la Montaña"

 

Zer erakarpen misteriotsu eragiten digu hain arriskuz beteriko ingurunea den mendiak?

 

Esploratzeko, gauza eta bizipen berriak aurkitzeko, azken finean, geure burua aurkitzeko beharra duen animalia gara.

 

Non mendi-puska horietan baino hobe horretarako? Ez dakit, baina gizakiaren kodiziarik ez dagoen eremu basati horretan bat egiten dugu gure alde primitiborik zintzoenarekin, hor gizaki oro librea da eta  hor naturak ezartzen duena da nagusitzen den lege bakarra. Paregabeko purutasuneko uneak dira, non naturaren handitasuna miretsi eta haren zati garela sentitzen ahal dugun.