Martxoak 8 - Erakusketa: "Úriz Pi ahizpen historia eta konpromezua"

Erakusketa honek Josefa Uriz Pi (Badostain, 1883 - Ekialdeko Berlin, 1958) eta Elisa Uriz Pi (Tafalla, 1893 - Ekialdeko Berlin, 1979) ahizpen bizimodua du kontagai. Pepitak eta Elisak nagusiki Madrilen eta Katalunian eman zuten bizitza, eta Gerra Zibilaren ostean, erbestealdian, Ekialdeko Berlinen kokatu ziren hil arte, eta ez zuten aukerarik izan demokrazia berrezartzean jaioterrira itzultzeko. Ahizpa biek berrikuntza ekarri zuten hezkuntzaren esparrura

Emakume zein haurren eskubideen alde ere jardun zuten. Honako hauek nabarmendu daitezke haien ekarpenen artean: María Montessoriren, Celestin Freineten eta Jean Piageten hezkuntza ikuspegi aurreratuak ezarri zituzten; misio pedagogiko direlakoetan parte hartu zuten Lleidako Pirinioetako alde baztertuenetan; Frantziako Erresistentziaren talde nagusian esku hartu zuten; Emakumeen Nazioarteko Federazio Demokratikoa (FEDIM) antolatu zuten; eta, Elisaren ekimenez, Nazio Batuek Haurrak Babesteko Nazioarteko Eguna ezartzeko kanpaina abiatu zuten.

Uriz Pi ahizpak