2017/09/01

Turismo panelak

Turismo batzordeak landu eta osatutako panelak ikusgai daude jada Ultzamako hainbat puntutan. Bertan Ultzaman ditugun zerbitzuen gida bat ikus dezakegu eta aldi berean gure bailaran zer egin edo zer ikus dezakegun, gurera bertaratzen diren bisitarientzako gure bailararen erakus- leihoa. Aldi berean, udaletxearen web orriko (www.ultzama.eus) turismo atala ere osatuta dago jada, bertan ere informazio pila bat ikusgai dagoelarik eta oraindik ere informazioa gehitzen goaz egunez egun.