Antzerkia: "Algoritmos"

Ostirala 18: 20:00etan.

Larunbata 19: 17:30ean eta 20:00etan.

Sarrera: 5 euro.

Ziaurrizko “KATTALIN” antzerki taldeak “Algoritmos” antzezlana aurkezten digu.

Mikel Gerendiainek idatzi eta zuzendu du. Ergelak gara; beraz, bagara. Ba al dago zentzugabekoagorik bizitza erreala baino?

Ez da 16 urtetik beherakoendako. Ez eta pentsamolde “oktogonal” edo “oktogenario” dutenendako. Txanpu-fabrikatzaileendako ere ez, lodiak izan edo betokerrak izan; behinik behin, Afrikakoak izanik Hondurasen jaio ez badira.

Antzezleak: Ana Berta Elcano, Jesus Villaro, Ana Fernandez, Ainara Mutuberria, Iñaki Gerendiain, Gonzalo Elcano eta Maria Cilveti.