2019/04/26

2019ko udaldian Ultzamako igerilekuko TABERNA zerbitzua emateko kontratazioa

Helburua: Taberna zerbitzua, honen ohiko mantenu eta garbiketa barne, uztaila eta abuztuan gutxienez egunean 8 orduz ematea.

Hornikuntza gastuak: Esleipen-hartzaileari zerbitzua eramateagatik 2.000 euro ordainduko dizkion Udalaren esku.

Utzi beharreko fidantza: 100 euro.

Asegurua: Esleipen-hartzaileak erantzunkizun zibileko aseguru bat kontratatu beharko du, gutxienez 300.000 eurokoa.

Zerbitzua emango duten pertsonak: Gizarte Segurantzan alta emana eta elikagaiak erabiltzeko karneta edo legeak exijitzen duen gaikuntza izan beharko dituzte.

Memoria: Eskatzaileek MEMORIA bat aurkeztu beharko dute honakoekin:

  • Egutegia eta gutxienezko ordutegia zabaltzeko aukera: Tabernaren irekieraren hasiera eta bukaera egunak.
  • Taberna ireki eta hertsitzeko orduari buruzko proposamena.
  • Eman beharreko zerbitzuei buruzko proposamena.

Eskaintzak aurkezteko epea zabalik dago 2019ko maiatzaren 24ra arte