2018/09/05

AUZOLAN DEIALDIA: Oiasso-Tarraco erromatar galtzada (irailak 8, 9:00)

erromatar galtzada 5.JPG

Larunbat honetan, irailak 8, Aranzadi Zientzia Elkarteak Ultzamako Udalerrian dagoen Oiasso-Tarraco erromatar galtzada ikertzeari ekin behar dio. Lan hauek aurrera eramateko auzolan deialdia luzatu nahi dugu interesa duen pertsona orok bertan parte hartu dezan.

Larunbatean bertan, goizeko 9:00etan Belateko bideko merenderotik abiatuko gara. Norberak bere eskularruak eta gosaria eraman behar ditu. Animatu!

Informazio gehiago: komunikazioa@ultzama.es - 948305115