Nabe berri baten eraikuntza basoko biomasa eta ezpalak biltegiratzeko

Proiektu honek 48.627,00€-ko diru-laguntza jaso du (69.467,14€-ren %70a) 2014-2020 Landa Garapenerako Programatik, Nafarroako Gobernutik eta LGENFak finantziatzen dena: Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa, Europak landa eremuetan inbertitzen du.

Mendi komunaletik Udalak kudeatutako basoko biomasa eta ezpalak biltegiratzeko nabe baten eraikuntza, Ultzamako Udaletxeko BIOMASA plantarentzako erregai eta elikadura gisa erabiltzeko, honi esker udal eraikinak eta gainerakoak ur beroz eta berogailuz hirnotzen dira. Biomasa planta hau, Ultzamako zerbitzu publikoei zerbitzua ematen dien District Heating bat da (bero-barrutia), batzuk udalarenak, haraneko udala bera edo pilotalekua eta beste batzuk eskualdekoak: Osasun etxea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea, igerilekuak eta eskualdeko ikastetxe publikoa.