"Rebeldes y peligrosas de cine" liburuaren aurkezpena

Femme fatalak, errebeldeak, pistolariak, piratak, abenturazaleak, ama eta emazte txarrak, prostitutak, zoroak, bortitzak... María Castejónek, liburu honetan, zineman arauetatik aldentzen diren, genero-aginduak dinamitatzen dituzten eta erreferente berriak irudikatzen dituzten emakumeei buruz hausnartzen du... nahiz eta inposatutakoa hausteak beti prezio bat izan.