Kontzertua: Sin mala intención

Sin mala intención pop-rock taldeak bere bigarren diskoa kaleratu berri du, "Cuando llueve demasiado". Gorka L.P. abeslari eta konpositorea buru duen talde gipuzkoarrak 11 abesti berri aurkeztuko ditu, gaztelaniazko rock estilotik edaten dutenak. "Punto y seguido" eta "Fui un volcán" aurkezpen-singleez gain, euskarazko abesti bat, "Zu zara", eta Joaquin Sabinaren "A la orilla de la chimenea" abestiaren bertsio bat daude, besteak beste.