Hamarnaka bizilagun elkarretaratu dira Ultzaman berriki gertatu diren bi indarkeria sexista kasuak gaitzesteko

Hamarnaka bizilagunek elkarretaratzea egin zuten asteazkenean, uztailaren 1an, Ultzaman duela gutxi gertatutako bi indarkeria sexista kasu salatu eta hauek pairatu dituzten emakumeei babesa eta elkartasuna adierazteko.

Guzti hori, asteartean, ekainaren 30an, adierazpen instituzional bat onartzeko egindako Osoko Bilkuraren ostean.