Kontzertua: PADRAIG JACK

Padraig Jack abeslariak, Irlandako Aran uharteetan sortua, izendapen eta sari ugari jaso ditu irlandar musikaren sari nagusietan. Gaelikoz nahiz ingelesez interpretatzen dituen bere abestiek Van Morrison, Shane McGowan edo Sinead O, Connor bezalako artisten eragina dute. Azken honen ekoizlearekin, hain zuzen ere, bere albumetako batzuk grabatu ditu. Honela, herrialdeko folk zerrendetan lehen postuak lortu ditu. Nazioarteko musikari arrakastatsu batekin gozatzeko aukera paregabea.