Errekarga puntua

Ultzamako Udalak herritar zein bisitarien esku jartzen du Larraintzarko Gizarte Etxearen alboan kokatzen den ibilgailu elektrikoentzako Errekarga Puntua.


ERREKARGA PUNTUA ERABILTZEKO APLIKAZIOAK

Android - aplikazioa Google Play-tik jaisteko lotura 

IOS - aplikazioa Apple Store-tik jaisteko lotura

Web orrialdea

Sistema horien erabilerak kostu gehigarria izan dezake erabiltzaileentzat; kostu hori izanen litzateke kargaren zenbatekoaren %5, gehienez ere, eta karga bakoitzeko euro 1, gehienez ere.

 

EZAUGARRIAK ETA PREZIOA

Instalazio honek kargatze “erdi-azkarreko” zerbitzua (potentzia ≤ 22kW) ematen du eta bere prezioa

0,32 euro/kWh da.

 

Udalak kontratatutako energiaren kostuaren arabera eguneratu ahal izango da kostua, hiru hilean behin eguneratu baitaiteke.

Erabilera sistema edo aplikazioek kostu gehigarria izan dezake erabiltzaileentzat; kostu hori izanen litzateke kargaren zenbatekoaren %5, gehienez ere, eta karga bakoitzeko euro 1, gehienez ere.

 

NAFARROAKO GOBERNUAK DIRUZ LAGUNDUTAKO INSTALAZIOA

Errekarga Puntu honen instalazioari 1.950 euroko diru-laguntza eman zaio. Laguntza hori Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak Tokiko entitateek 2021ean egindako eraginkortasun energetikoa sustatzeko, energia berriztagarriak ezartzeko eta mugikortasun elektrikoa bultzatzeko laguntzen deialdiaren bidez eman da.

 

FUNTZIONAMENDU ARAUDIA

Puntu honen funtzionamendua erregulatzen duen ordenantza