InfoUltzama Whatsapp zerbitzua
Ultzamako Udalak komunikazio modu berri eta azkar bat eskaini nahi die herritarrei, ekitaldi, albiste, berri eta ohar interesgarrien berri emateko.
Zer egin behar dut alta emateko?
- Zure mugikorrean kontaktu berri bat sortu behar duzu, adibidez, InfoUltzama izenarekin, 610158992 zenbakiarekin
- Whatsapp bat bidali kontaktu horretara, ALTA hitzarekin, zerbitzura gehitzen zarela adieraziz. Ez duzu zertan identifikatu beharrik.
Sistemak gehituko zaitu eta Udalak InfoUltzamarako sortzen duen informazioa jaso ahal izango duzu.
Bidali al ditzaket komunikazioak Udalera?
Ez, zenbaki hau adierazitako funtziorako bakarrik izango da erabilgarri. Ez da erantzunik emango. Udalarekin harremanetan jartzeko, ohiko bideak erabili beharko dituzu, zenbaki hori informazioa bidaltzeko baino ez baita erabiliko.
Baja eman dezaket nahi dudanean?
Edozein unetan bidali ahal izango duzu mezu bat "baja Whatsapp" testuarekin tresna honen bidez, eta berehala emango dizugu baja.
Datuen babesa
- Arduraduna: Whatsapp zerbitzuan alta ematean emandako datuen tratamenduaren arduraduna Ultzamako Udala da.
- Helburua: Udalaren informazioa bidaltzea eta auzotarrentzat interesgarriak diren ekitaldiak, jarduerak eta bestelako albisteak zabaltzea.
- Eskubideak: Datuak eskuratzea, zuzentzea, ezabatzea eta beste eskubide batzuk egikaritzea webgunean, gure bulegoetan edo dpd@ultzama.es helbidera idatziz egin ahal izango duzu.