Legezko abisua
INFORMAZIO OROKORRA
Webgunearen jabetza:
- Ultzamako Udala. (aurrerantzean entitatea)
- Helbidea: San Pedro kalea, 8 31797 Larraintzar
- Telefonoa: 948 305115
- Korreo elektronikoa: ayuntamiento@ultzama.es
TERMINOAK ETA BALDINTZAK
Webgune honetara eta bere edozein orrialdetan sartzeak, jarraian dauden legezko ohartarazpenak, baldintzak eta erabilera terminoak ezagutzea eta onartzea ekartzen du.
Oraingo baldintza hauek eta webgunearen erabiltzailearekin ezartzen diren erlazio guztiak Espainiako legediak zuzenduko ditu.
Entitateak baldintzak eta webgune honen terminoak unilateralki aldatzeko ahalmena gordetzen du. Hauen edozein aldaketa orrialde honen bidez iragarriko da behar den moduan eta argitaratzen den unetik eraginkorra izango da.
1. JABETZA INTELEKTUALA
Atari honen osotasuna eta berau osatzen duten parteak Espainiako eta nazioarteko jabetza intelektualaren eta Industrialaren legeek babestuta daude.
Entitateak jabetza intelektualetik ondorioztatutako eskubide guztiak gordetzen ditu.
Debekatua dago atari honen guztizko erreprodukzio edo erreprodukzio partziala, entitearen idatzizko baimen expresurik gabe. Indarrean dagoen araudiarekin bat ez datorren atari honen edo honen edukien erabilera jazarria izan ahalko da.
2. ERANTZUKIZUN-MUGA
Entitateak ez du bere orrialdeak erabilgarri egotea, ez bere edukiak beti erabatekoak, zehatzak edo fidagarriak izatea bermatzen.
Entitatea ez da atari honen erabileratik datorren zuzeneko edo zeharkako kalteen, sistema informatikoetako kalteen, birusen sarreren eta bertan agertzen den informazioa ezagututa hartutako edozein erabakik sortutako kalteen arduradun egiten.
Halaber, entitatea ez da web orri honen bitartez, zuzenki edo zeharka, esteka elektronikoen (loturak) bidez ikusi ahal diren eduki, produktu edo zerbitzuez arduratzen. Esteka hauek ez dute entitatearen eta partikularren edo sarbidea ematen dieten entitate titularren arteko inongo erlaziorik errepresentatzen.
Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezartzen denarekin bat eginez, entitatea bere sede elektronikoaren bidez lor daitezkeen zerbitzuen eta informazioaren segurtasunaz, egiatasunaz eta eguneratzeaz arduratzen da.
3. ERABILERA-MUGAK
Erabiltzaileak kasu bakoitzeko legedi aplikagarria betez erabili beharko dute atari honetako informazioa. Entitatea ez da inola ere atari honen edo honen edukien erabilera desegokiaren, edo erabilera honek ekar ditzakeen ondorioen arduradun izango.
4. SEGURTASUN ARAUAK
Entitatea, webgunea eusten duten sistemen segurtasuna eta ematen den informazioaren segurtasuna bermatzeko asmoz, dagozkion neurri tekniko eta organizatibo egokiak ezarri ditu, tratamentuaren izaera, eremua, testuingurua eta helburuak kontuan hartuz, baita pertsonen eskubide eta askatasunaren arriskuak kontuan hartuz. Udalak beharrezkoa denean neurri hauek errebisatu eta eguneratuko ditu.
5. COOKIEN POLITIKA
Webgune honek nabigazioa optimizatzeko eta lehentasunetara moldatzeko cookie tekniko eta pertsonalizatuak erabiltzen ditu.
PRIBATUTASUN POLITIKA
Datuen-Babeserako Araudi Orokorraren 13. artikuluak esandakoaren arabera erabiltzaileak web orriko kontaktuaren formularioaren bidez boluntarioki ematen dituen datuen erabileraren inguruko informazioa eskaintzen dugu.
Datu pertsonalen inguruan egiten duen tratamendu guztien inguruko informazio gehiago aurkitu dezakezu udaleko web orrian bertan (jarduera erregistroa, datu pertsonalen tratamenduaren gaineko luzatutako informazioa).
Tratamenduaren arduraduna
Kontaktu formularioaren bidez bildutako informazioaren datuen tratamenduaren arduraduna Ultzamako Udala da.
Helburua
Tratamenduaren helburua erabiltzaileak kontaktu formularioaren bidez helarazten duten informazio eskaerei erantzun ahal izatea da.
Legitimazioa
Tratamendua legitimatzen duen oinarria erabiltzaileak formulario datuak erregistratzen dituenean legezko oharra onartzeko unean uzten duen baimena da.
Datu kontserbazioa
Emandako datu pertsonalak bildu diren helburua betetzeko behar den denboran mantenduko dira, eta helburuak ekar dezakeen erantzukizun posibleak zehazteko eta Nafarroako Toki Erakundeen dokumentuen ebaluaziorako eta ezabaketarako instrukzioak jarraituz bakarrik ezabatuko dira.
Datuen komunikazioa
Ez dago datu-lagapenik aurreikusita, legezko betebeharretan izan ezik.
Interesatuen eskubideak
Edozein pertsonak Udalak bere datuei ematen zaien tratamenduaren konfirmazioa jasotzeko eskubidea dauka.
Bere eskubidea erabili dezake bere datuetan sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta eramateko, mugatzeko edo hauen tratamenduari ezetza emateko, baita bere datuen tratamentu automatizatua izan ez dezan, egokia denean, Ultzamako Udalaren aurrean, udal bulegoetan edo San Pedro kalea 8, 31797 (Nafarroa) helbidean.
LEGE APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA
Erabiltzailearen eta Udalaren arteko erlazioa indarrean dagoen Espainiako araudiak zuzenduko du eta edozein eztabaida Iruñeko Auzitegi eta Epaitegietara (Nafarroa) eramango da.