Ultzama Coworking Gunea
Zer da eta non dago?
Ultzama Coworking Gunea Larraintzarreko udal eraikinaren hegaletako batean kokatzen den instalazioa da. Bere helburua enpresa eta profesionalen egoitza izatea da, bereziki hauen hastapenetan eta egonkortzerako bidean lagungarri izateko.
Zer eskaintzen da bertan?
Ultzama Coworking Guneak 98 metro karratu inguruko azalera dauka eta enpresa eta profesionalen esku honakoak jartzen ditu:
- Mahaia, bulego-aulkia eta armairu bana dituzten 8 lanpostu
- Beraien aktibitatearen izaerak edo jendaurreko arreta eman ahal izateko diskrezioaren beharra dela eta, enpresa eta profesionalentzako erabilera pribatuko bulego bat.
- Erabilera amankomuneko espazioak: aBileratarako gela proiektorearekin, komuna eta officea (hozkailua eta mikrouhin-labea dituena), inprimagailua, eskanerra, faxa eta fotokopiagailua bezalako ekipamenduez gain.
Zenbat kostatzen du eta zer dago prezioaren barne?
Ultzama Coworking Guneko instalazioen prezioa honakoa da:
- 50 euros gehi BEZa, hilean, 8 lanpostuetako bakoitzeko.
- 70 euros gehi BEZa, hilean, erabilera pribatuko bulegoaren kasuan
Prezioaren barne daude gastu eta zerbitzu guztiak, hala nola:
- Argindarra, ura, berogailua eta hondakinen kudeaketarako tasa
- Garbikuntza
- Interneterako banda zabaleko konexioa
- Inprimagailu, fotokopiagailu, fax eta eskanerraren erabilera
Nork eta nola dauka bere erabilerarako sarbidea?
Ultzama Coworking Gunea profesional eta enpresei dago zuzenduta, bereziki Ultzamako bailarakoei bai, baina inguruko haranetakoei ere, aldi berean. Ultzamako udalak 2019ko otsailean onartu eta Nafarroako Aldizkiari Ofizialean argitaratua izan ostean 2019ko maiatzaren 27an indarrean sartu zen Ordenantzak bere 8 lanpostuen eta erabilera pribaturako bulegoaren erabileraren emakida.
Ordenantza honetan, instalazioaren espazioen erabilera esleitzeko orduan eskatzaileek jasotzen duten baremazioa finkatuta dago:
- 20 puntu Ultzaman erroldatutako profesionalentzat edo bailaran egoitza duten enpresentzat
- 15 puntu autonomoak diren profesionalentzat
- 10 puntu langile 1 eta 5 artean dituzten enpresa eskatzaileentzat
- 5 puntu 5 langiletik gorako enpresentzat
Nola eta zein epetarako egiten da esleipena?
Ultzamako Udalak gehienez 5 urte arteko eperako esleitzen du, jasotako baremazioaren arabera, Ultzama Coworking Guneko lanpostuen eta bulegoaren erabilera..
Zerbitzua martxan jartze aldera, zabalik dago, 2019ko uztailaren 31ra arte, 8 lanpostuak eta erabilera pribatuko bulegoaren esleipena egiteko aurreneko izen-ematea. Horretarako, eskaera-instantzia bete, eta dagokion dokumentazioarekin batera, udaletxean aurkeztu behar da.
Hasierako esleipen honen ostean, etenik gabe martxan egongo da espazio hauen erabilera eskatzeko epea. Eskakizuna jaso ostean, Ultzamako Udalak 15 eguneko epea izango du honi erantzuna emateko.