028 telefonoaren eta Kattalinguneren kanpaina
Nafarroako Gobernuak Berdintasun Ministerioarekin, aniztasun sexuala eta genero aniztasunari arreta emateko zerbitzua den 028 telefonoa eta Kattalingune Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ pertsonei arreta integrala emateko zerbitzua indartu eta koordinatzen dituen hitzarmena sinatu zuen pasaden maiatzean. Hitzarmen honek LGTBI+ alorreko arreta urtean 365 egunetan eta 24 orduz bermatzea suposatzen du.
Aurkezten dugun kanpainak 028 zerbitzua eta Kattalingune zerbitzua jakitera eman eta sustatu nahi ditu. Bi zerbitzuak talde profesional multidisziplinarioez osatuta daude eta LGTBI+ arreta integrala eskaintzen dute, hau da, informazio eta aholkularitza soziala, juridikoa, psikologikoa eta sexologikoa modu irisgarrian eta hizkuntza ezberdinetan.
Kanpainaren irudia Berdintasun Ministerioa bere kanpainian erabilitako irudiaren adaptazio bat da. Material eta karteletan aniztasuna balioesten duten eta persona orok modu askean izateko duen eskubidea aldarrikatzen duten pertsonak ikusten ditugu.