2017/09/25

2017ko jarduera ekonomikoen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez aditzera ematen zaie herritarrei, Jarduera Ekonomikoen gaineko 2017ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2017ko irailaren 27an hasi eta urriaren 27an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Ultzamako Udalaren kontuetan ordaindu beharko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxa banketxeetan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2017ko urriaren 27an.

Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ultzaman, 2017ko irailaren 19an.–Alkate anderea, Mª Aranzazu Martínez Urionabarrenechea.