2024/11/21

A25 | EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA | AURKEZPEN EKITALDIA

A25_argazkia.jpg

Azaroaren 25eko kanpainaren aurkezpen ekitaldia izan da Iruñako Kondestable jauregian. Bertan Nafarroako Toki entitateen ordezkari eta teknikari ugari bildu dira. Baita Nafarroan indarkeriaren kontra jarduten duten beste erakunde batzuetako ordezkariak ere. Guztira 151 izan dira kanpainari atxikimendua adierazi dioten entitateak. Horien arten Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Anueko Udala, Atezko Udala, Basaburuko Udala, Lanzko Udala, Odietako Udala eta Ultzamako Udala.