2021/11/24

Belate eta Almandozeko tunelen itxiera programatua

Nafarrroako Gobernuko Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi du bihartik, azaroaren 25etik, osteguna, Belateko eta Almandozeko tuneletako aireztapen-sistema berrituko dela, eta lanak urte amaierara arte luzatuko direla aurreikusten dela.

Lanak 22:00etatik 06:00etara egingo dira, trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Ordutegi horretan, tunelak itxita egongo dira eta zirkulazioa Belateko NA-1210 errepidetik desbideratuko da, 27.100 eta 35 kilometro-puntuen artean.