2019/11/15

Cederna Garalur elkartearen lan-eskaintza

Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Bortziriak, Malerreka eta Bertizaranan  lan egiteko.

Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen bat kontratatu nahi du Bortziriak, Malerreka eta Bertizaranan lan egiteko,  lan-utzialdi edo eszedentzia bat dela eta.  Lan-utzialdiari dagozkion hilabeteak pasa eta gero aukera egon ahal da Cederna Garalurren lan egiten jarraitzeko.


Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira: Unibertsitate mailako titulazioa; Euskalduna izatea, egiaztatu daitekeen C1 mailarekin (edo titulu baliokidearekin); B1 gidabaimena eta kotxea;  Kontuan hartuko dira gainera garapen agente bezala, dinamizazio ekimenetan edota proiektuen kudeaketan izandako lan eskarmentua; frantsesa edota ingeleraren ezagutza ere positiboki baloratuko dira.

Tokiko ekintzaile eta udalei laguntza eta asesoramendua eman, eskualde mailako dinamizazio ekimenak aurrera eraman eta eskualde mailako poriektuen diseinua eta ideia berrien kaptazioa dira eginbehar nagusienetako batzuk.

Kurrikulumak, hizkuntza tituluekin batear eta lan-bizitzaren zertifikatuarekin batera info@cederna.es helbidera bidaliko dira, mezuaren gaia “Bortziriak-Malerreka-Bertizaranako garapen agentea” izanen delarik. 

2019ko azaroaren 29an 14:00etan amaitzen da aurkeztako azken eguna.

Argibide gehiagorako: www.cederna.eu/eus web orria edo 948 20 66 97 telefono zenbakia