2021/03/03
Elikagaien Bankuari 1.200 euroko diru-laguntza eman dio Ultzamako Udalak
Ultzamako Udalak, Alkatetzako 38/2021 Ebazpenaren bitartez, 1.200 euroko diru-laguntza bideratu dio Nafarroako Elikagaien Bankuari.
Diru-laguntza honentzako partida abenduaren 23ko Udalbatzak onartu zuen, 2021. urteko udal aurrekontuan barruan, eta bera emateko ekimena, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak bultzatuta heldu da. Federazioak atxikimendu-eredu bat prestatu zuen udalerriei diru-laguntza hauek ematea errazteko.