2025/04/08

ERRUGBI GAUPASA Larraintzarren, apirilaren 12an

WhatsApp Image 2025-04-08 at 09.52.20.jpeg

BRT Menditarrak urtero antolatzen duen pesta da eta aurten apirilaren 12an, larunbat honetan, izanen da betiko formatoan.

Errugbi taldeak finantzatzeko beharrezkoa duen pesta, Larraintzarren egiten dute urtero. Aurten ere, larunbatarekin, apirilaren 12 honetan ospatuko dute.

Betiko formatoan, adin guztietarako egitaraua osatu du errugbi taldeak. Arratsaldean haur eta gaztetxoendako ekimenak.

Ondotik, bokatada eta zozketa izanen dira. 20:00etatik goizaldera arte musika izanen da.

Zozketarako oraindik boletoak erosi daitezke taldeko edozeinekin harremanetan jarriz. Gaupasara sartzeko txartelak egunean bertan eskuratu daitezke, baita autobuserakoak ere.