2021/08/24
Etxebizitza beharren inguruko udal inkesta abian da
Berriki, Ultzamako Udalak eta Nasuvinsak bilera egin zuten etxebizitzak gure ibarrean bizi duen egoeraren inguruan.
Nasuvinsak etxebizitzaren eskaeraren inguruko galdeketa helarazi du eta salmentazko zein alokairuzko etxebizitza publikoaren inguruko interesa aztertzea adostu dute, Udalarekin.
Modu erabat anonimoan bete ahal den galdeketa honek ematen duen informaziotik abiatuta, azterketa bat burutuko du Nasuvinsak.
Galdetegia hemen daukazu: https://labur.eus/ultzamanasuvinsa