2024/01/15
Fisioterapia-aretoari dagokion espazio bat desafektatzeko hasierako onespena
Ultzamako Udalaren Alkatetzak, abenduaren 29ko 289/2023 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena. Hasiera batez onestea Ultzamako igerilekuko eraikinean dagoen eta 13 metro koadro dituen fisioterapia gelari dagokion gunea desafektatzea, jabari publikoko ondasuna izatetik ondare ondasuna izatera pasa dadin, gune horren erabilera lagatzeko Ultzamako biztanleen osasuna sustatzeko jardueren zerbitzurako (masaje terapeutikoa, fisioterapia eta abar).