2026/03/10
FRONTENIS TXAPELKETA - V. EDIZIOA
Bosgarren urtez martxan dugu gure frontenis txapelketa. Aurten berritasun handi batekin gatoz: emakumezkoen mailaz gain, maila mistoa ere izango dugu!
Sariak:
- Emakumezkoen kategoria: Txapela eta bazkaria tokiko jatetxe batean (bikoteko kide bakoitzarentzat).
- Maila mistoa: Txapela eta Goshua esneki-lotea.
Izen-ematea:
- Epea: Martxoaren 9tik 23ra.
- Prezioa: 15 € bikoteko.
Izena emateko esteka: https://ugzm.eus/eu/activities
Animatu eta parte hartu!
Ultzama
















