2020/06/15

Herritarrak Whatsappez infomatuko dituen InfoUltzama zerbitzua abian da

Ultzamako Udalak, gaurtik aurrera, herritarrak Whatsapp bitartez informatuko dituen InfoUltzama zerbitzua martxan du, hedapen-zerrendaren formatuarekin.

Honen bitartez, zerrenda honetarako alta ematen dutenek Ultzamako Udaletik era desberdinetako informazio praktiko eta esanguratsuak jasoko dituzte: Presazko abisuak, diru-laguntza deialdiak, udal zerbitzuen inguruko informazioak, larrialdi edo arrisku unetako abisu eta gomendioak, izen-emate edo ordainketak egiteko epeak, eta antzekoak.

Mezuak jasotzeari uzteko, aski izango da zerbitzuari lotutako zenbakira "baja" hitzarekin mezua bidaltzea.

InfoUltzama ez da Whatsapp talde bat, hedapen zerrenda baizik (hau da, mezuak jasoko ditu hartzaileak,  baina ezin du erantzunik bidali) eta datuak babesteko araudiarekin bat datorren zerbitzua da. Bere funtzionamenduaz gehiago jakiteko, InfoUltzamaren xehetasunei buruzko orrira jo behar da.