2023/05/03

Ile-mozteko artilea biltzea 2023

 

Ultzamako Udalak jakinarazi du ile-mozteko artilearen urteko bilketa maiatzaren 29tik ekainaren 2ra bitartean egingo dela (azken egun horretan, 12:00ak arte).

Bilketa poligonoko baskulan egingo da. Artilea zakurik gabe eraman behar da eta, deskarga eta atea irekitzea hitzartzeko, abeltzainek lehenbailehen deitu behar dute udaletxera (948305115), beren datuak har ditzaten eta, ondoren, udal-teknikariak haiekin harremanetan jarri ahal izan daitezen, bilketa-eguna eta ordua zehazteko.