2023/03/29

Iragarkia NAOn: GKE, lankidetza proiektu eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzen deialdia 2023


Ultzamako Udalak, 2023ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, 2023ko GKEei, lankidetza-proiektuei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu zituen.


2023ko ekitaldirako aurrekontuetan, gastu orokorreko partida baterako (GKEentzako, LANKIDETZA PROIEKTUENTZAKO ETA IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEENTZAKO DIRULAGUNTZAK) 4.600,00 euroko zuzkidura du, oinarri hauetako 3. artikuluan deskribatutako proiektuak bultzatzeko.


ESKABIDEEN AURKEZPENA: Deialdian parte hartzeko eskabideak Ultzamako Udalean (San Pedro kalea 8, Larraintzar) aurkeztu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aurrez aurre udaletxean edo erregistro ofizialen batean, edo instantzia orokor baten bidez, eta erakunde honen egoitza elektronikoaren bidez beharrezko dokumentuak erantsiz (https://ultzama.clmtec.es/sede-portal/home) edo posta ziurtatuaren bidez.