2021/06/24

Lan eskaintzak Ultzama Golf Clubean

Ultzama Golf Clubak bi lan eskaintza helarazi ditu. Hauek dira postuak:

  • 2 zerbitzari lanpostu: bezeroak tabernan atenditzea, jatetxerako... Esperientzia eskatzen dute. Kontratua, denboraldi garairako, bat lanaldi osorako, bestea lanaldi erdian. 
  • Peoi bat: Gidatzeko karneta, ezinbestekoa, eta nekazaritzako makineriaren erabilera baloratuko da. Bere funtzioak, golf zelaiaren eta praktiketarako kantxaren mantenu, kontserbazio eta prestaketa lanak egitea. Ordutegi malgutasuna eskatzen da (astelehenetik larunbatera). Obra eta zerbitzuetako kontratua egingo zaio.

Informazio gehiago nahi dutenek, 948305162 telefonora deitu edo info@golfulzama.com helbidera idatzi ahal dute.