2020/10/29
Landa-merkataritza sustatzeko, ekintzailetza eta dinamizazio teknikariak trebatuko dituzte CEINek eta Cederna-Garalurrek
Nafar Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, CEINen bidez, landa-merkataritzaren dinamizazioan eta ekintzailetzan espezializatutako teknikariak prestatzeko programa bat abiarazi du. Ikastaroa azaroaren 16an hasiko da, eta hiru fasetan banatuko da: 290 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa eta sei hilabeteko ordaindutako praktikak. Interesatuek azaroaren 10era arte egin beharko dute eskabidea inprimaki honen bidez.
Xehetasun gehiago, gazteleraz, hemen.