2021/03/05

Larraintzarko ikastetxeko Guraso Elkarteak 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du

Ultzamako Udalak, otsailaren 25an egindako Osoko Bilkuran, Larraintzarko Eskolako Guraso Elkarteari zuzendutako 3.000 euroko diru-laguntza onartu zuen.

Diru hau elkartearen proiektuetara bideratuko da, horien artean, Gure Jolastokia parte-hartze proiektu berrira edo 2016tik hona burutzen ari diren Sustraiak hezkidetza eta ingurugiro proiektura.