2024/11/29

MASSANASSAKO HAURRENTZAKO JOSTAILUEN BILKETA SOLIDARIOA

1.png

 

Ultzamako Udaletik jakinarazi nahi dizuegu bat egin dugula Beriaingo Udal Elkarteen Plataformaren ekimenarekin, eta hemendik aurrera Massanassan DANAren uholdeek kaltetutako haurrentzako jostailuen kanpainaren bilketa-gunea gara.

  • JOSTAILUEN BILKETA: Abenduaren 2tik 19ra.
  • LEKUA: Ultzamako Udala
  • ORDUTEGIA: 9:30etatik 14:30etara
  • JOSTAILU BERRIAK, BILDU GABEAK ETA UNISEX.
  • GEHIENEZKO BALIOA: 30 €

Olentzero eta Mari Domingi, bolondres talde batekin, Gabonetan Massanassara joango dira autobusez haurrei opariak banatzera.


Eskerrik asko aldez aurretik zuen eskuzabaltasunagatik!