PARKE MIKOLOGIKOA: 2025. URTEKO KUOTA KOBRATZEA
Uxama Sociedad Microcooperativa elkarteak erroldatutako eta helbideratutako pertsonentzako urteko abonuaren ordainagiria igorriko du 2025eko martxoaren bukaeran.
Ordainketa horren prezioa 10 eurokoa izango da, eta 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte izango du balioa. Prezioaren % 50eko ordainagiria igorriko da (5 €) eta beste % 50 uztailean igorriko da (5 €). Izan ere, uda baino lehen parkea kudeatzeko beste lizitazio-lehiaketa bat egingo da.
Norbaitek helbideratze horretan alta edo baja eman nahi badu, martxoaren 7a baino lehen egiten ahal du.
Baimen honen onuradunei gogorarazten diegu parkeari jakinarazi behar diotela ibilgailuaren matrikula-zenbakia perretxikoak jasotzeko pistetara sartzeko erabiliko duten ibilgailuaren matrikula-zenbakia. Horrela, hobeto ziurtatzen ahal dugu araudia betetzen dela eta zizen ezkutuko bilketa saihesten ahal dugu.
Enpresak 646 184 263 telefonoaren eta info@parquemicologicoultzama.com helbide elektronikoaren bidez erantzungo die herritarrei eta erabiltzaileei, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Eta aurrez aurre ordutegi berean, aurrez hitzordua eskatuta.