2024/02/12

PARKE MIKOLOGIKOA, gogorarazteko

 

Auzokoendako baimenaren onuradunei gogorarazi nahi diegu parkeko arduradunei jakinarazi behar dietela zizak biltzera pistetara sartuko diren ohiko ibilgailuaren matrikula zenbakia. Horrela, hobeki ziurta dezakegu araudia betetzen dela eta ezkutuko bilketa saihets dezakegu.

Era berean gogoratu nahi dugu iaz biltzeko baimen horren txartelak berritu zirela; baliagarriak QR kodea dutenak dira. Zuk duzun auzokoendako baimenak QR koderik ez badu, jar zaitez harremanetan parkeko arduradunekin doan eguneratzeko.

Enpresa kudeatzailea (Uxama Elkarte Mikrokooperatiboa) bizilagunei eta erabiltzaileei arreta emanen die 646 184 263 telefonoaren eta info@parquemicologicoultzama.com posta elektronikoaren bidez, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Eta aurrez aurre ordutegi horretan berean aldez aurretik hitzordua adostuta.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.