2020/06/16
Pilotalekuaren erabilera deseskalatzearen 3. fasean
Aldizkari ofizialean Cobidaren deseskaladako 3. fasean jarduteko protokoloa argitaratu ondoren, Ultzamako Udalak bat egiten du maiatzaren 30eko SND/458/2020 Aginduaren bigarren xedapenean jasotzen diren 2. faseko neurriak malgutzearekin.
Horregatik, Ultzamako Udalak ekintza hauek egitea erabaki du:
- Pilotalekua erabiltzeko ordutegia zabaltzea kirol-patronatuko kide guztientzat eta pilota-eskolako kideentzat, arduradunarekin eta/edo entrenatzailearekin. Ordutegi hori astelehenetik ostiralera 10: 00-14: 00 eta 15: 00-20:30 izango da.
- Kirol praktika bikoteka egiteko aukera, txanda bakoitzean gehienez 4 pertsona egotea baimenduz.
- Instalazioaren erreserba eta jarduketa-neurri guztiak "2. fasean jarduteko protokoloan" deskribatuta daude.