2021/05/20

Udal igerilekuen 2021eko sasoia

1) INFORMAZIO OROKORRA

Irekiera datak: Ekainaren 12tik abuztuaren 29ra.

Ordutegia: 11:30etik 20:30era, astelehenetik igandera

 

2) TARIFAK

  • SASOIRAKO BONOAK - ERROLDATUAK
    • 4 urtera arte: Doan
    • Umeak eta gazteak (5-16 urte): 33,40€
    • Helduak (17 urtetik gorakoak): 50€
    • Jubilatuak eta %33a edo gehiagoko ezgaitasuna dutenak: 22,20€
  • SASOIRAKO BONOAK - EZ ERROLDATUAK
    • 4 urtera arte: Doan
    • Umeak eta gazteak (5-16 urte): 43€
    • Helduak (17 urtetik gorakoak): 64,80€
    • Jubilatuak eta %33a edo gehiagoko ezgaitasuna dutenak: 32,40€

 

  • EGUNEKO SARRERAK - ERROLDATUAK (Egun osoa / Egun erdia)
    • 4 urtera arte: Doan
    • Umeak eta gazteak (5-16 urte): 5,50€ / 3,20€
    • Helduak (17 urtetik gorakoak): 7,80€ / 4,30€
    • Jubilatuak eta %33a edo gehiagoko ezgaitasuna dutenak: 5,50€ / 3,20€
  • EGUNEKO SARRERAK - EZ ERROLDATUAK (Egun osoa / Egun erdia)
    • 4 urtera arte: Doan
    • Umeak eta gazteak (5-16 urte): 7€ / 4,32€
    • Helduak (17 urtetik gorakoak): 9.70€ / 6€
    • Jubilatuak eta %33a edo gehiagoko ezgaitasuna dutenak: 7€ / 4,32€

 

  • IGERIKETA IKASTAROAK* - ERROLDATUAK / EZ ERROLDATUAK
    • Umeak eta gazteak (3-16 urte): 35€ / 53€
    • Helduak (17 urtetik gorakoak) : 40€ / 60,50€
    • Jubilatuak eta %33a edo gehiagoko ezgaitasuna dutenak: 25€ / 38€

 

*UZTAILA (5etik 30era) eta ABUZTUA (2tik 27ra)

  • Astelehetik ostiralera, Hastapena (12:00-12:45) eta Garapena (13:00-13:45) mailetan.
  • Kirol instalazioetako bazkide edo igerileku-abonoa dutenentzat (eta 4 urtetik beherako hauen seme-alabentzat) bakarrik
  • Izen-ematea: Ekainaren 15tik ikastaroa hasi baino 5 egun lehenagora arte. Taldeak izen-emate ordena jarraituz osatuko dira (7 lagunekoak gutxienez, 10 gehienez).
  • Kontuan ordainduz gero, kontzeptua: IG IKASTAROA + IZENA + ABIZENA

 

3) BONOAK EGITEKO ARGIBIDEAK

  • Bonoak egiteko: Ekainaren 1etik aurrera Ultzamako Udaletxean 09:30etatik 14:30etara.
  • Ordainketa: Zuzenean, txartelarekin, udaletxean bertan edo bestela, Banketxera jota edo transferentzia eginaz, dagokion diru kopurua ordaindu, kontuan izanez Ultzaman erroldatua egon edo ez, prezio ezberdinak direla. Kontu korronteak: La Caixa (ES80 2100 5008 14 2100153556) eta Rural Kutxa ( ES79 3008 0021 61 0701206625). Kontzeptu gisa "IG BONOA + IZENA + ABIZENA" jarri.
  • Argazki batekin eta NAN edo familia liburuarekin Ultzamako udaletxera joan 09:30etik 14:30era. Bertan txartelarekin ordaindu edo aurretik egindako diru-sarreraren ordainagiria ekarri.
  • Bonoa igerilekuan jaso.
  • Eguneko sarrera erroldatuen prezioan erosteko, udalean errolda agiria eskatu.

 

4) OSASUN ETA GARBITASUN NEURRIAK

Aforo orokorra instalazioan: 482. Sarreran zein barneko toki eta guneetan, uneoro adieraziko da aforoa zein den. Betetzen bada, jendea atera ahala utziko zaie sartzen zain daudenei.

Aforoak instalazioko gune desbedinetan

  • Belardian: 351. Gainditzen denean, espazioa itxi eta kartelen bidez jakinaraziko da.
  • Ur-basoan: 78. Aforoa betetzen denean, sorosleak sarrera itxiko du eta erabiltzaileei jakinaraziko zaie 15 minutu dituztela bainatzeko. Denbora hau pasatzean, igerilekua hustu eta kanpoan geratu direnei sartzen utziko zaie.
  • Txikien ur-basoan: 18.
  • Aldageletan: 11. Gainditzen denean, erabiltzaileek ilara egin beharko dute, beharrezko distantziak gordeaz. Pertsona bat ateratzean, beste bat sartuko da.

Garbiketa-lanak: Egunean hiru aldiz (14:00etan, 16:00etan eta 19:00etan) garbiketa eta desinfekzio lanak egingo dira eskuekin maiz erabili ohi diren kontaktu-guneetan (heldulekuak, komunetako botoiak, txorrotak...)

 

5) ERABILTZAILEEN BETEBEHARRAK

  • Kartel eta oharretan jarritako argibide guztiak bete, bai eta instalazioko langileenak ere (harrerako pertsonala, sorosleak...)
  • Distantzia soziala gorde
  • 8 urtetik beherako umeak heldu batekin egon beharko dira uneoro
  • EZIN DIRA dutxak erabili
  • Aforoak errespetatu, bai orokorra, bai gune zehatzetakoak.
  • Maskarilla erabili
  • Sarrera eta irteera ibilbideak errespetatu