2023/05/24

Ultzamako igerilekuen kudeaketa 2023. denboraldian

 

Ultzamako udal igerilekuak 2023 denboraldi honetan kudeatzeko, GESTIONES Y EVENTOS LAZARO enpresa kudeatzaile esleipendunak honako langile hauek kontratatu behar ditu:

  • Sorosleak.
  • Igeriketako irakasleak.
  • Atezaintzako, instalazioen kontroleko, mantentze-lanetako, garbiketako eta abarretako lanetarako zerbitzu anitzetako langileak.
  • Garbiketa-lanetarako, harrera-lanetarako eta abarretarako zerbitzu anitzetako langilea.
  • Zerbitzariak.

Kontratazioen iraupena ekainaren hasieratik 2023ko irailaren hasierara bitartekoa izango da.

Interesa duten pertsonek 662385816 telefonora dei dezakete.