2026/07/01

Ultzamako Udaleko Gimnasioko bazkideen kuotak arautzen dituzten arauak

Gimnasioko abonamenduen erabileran eta kuoten kobrantzan, bazkide guztientzat komunak diren arau batzuk aplikatzen dira. Arau horiek instalazio honen kudeaketan metatutako esperientzian eta erabiltzaileen lehentasun eta komenientzietan oinarrituta ezarri dira.


Horrela, pertsona batek bazkide gisa alta ematen duenean, ulertzen da egoera hori hurrengo seihilekoetan ere indarrean mantenduko dela, baldin eta berariaz baja eskatu ez bada. Izan ere, bestela, bazkide guztiak behartuta egongo lirateke seihileko bakoitzean alta berritzera, eta hori gogaikarria izango litzateke bai haientzat, bai instalazio honen kudeaketarako ere.