2023/12/14

Ultzamako XIX. Silbestre Deunaren lasterketa herrikoia

 

Urte honetan lasterketaren kalitatea hobetzeko helburuarekin aldaketa batzuk sartu ditugu:

  • INSKRIPZIOAK: helduen lasterketen kasuan bakarrik, www.kronoak.com web orriaren bidez egingo dira, abenduak 30 prezio murriztuan izen emateko azken eguna izanik. Kartelean ere zuzenki inskripzio orrialdera bideratzen zaituzten QR kode bat duzue.
  • DENBORAK: Parte-hartzaile bakoitzaren denborak web bidez argitaratuko dira, korrikalari bakoitzak dortsalean daraman txipari esker.

Animatu zaitezte!