2024/06/03

Ultzamaldeko Koadrilen Eguna, ekainaren 15ean

 

Ultzamaldeko koadrilen eguneko egitaraua zabaldu dute. Herri kirol desafioaz gain, bazkaria eta musika izanen dira aurten ere.

Herri kirol desafioarekin hasiko da eguna, 10:00etan. Hamar koadrilek eman dute izena, bakoitzak hamar kiderekin, beraz, aurten ere, 110 parte hartzaileekin, muga bete da. Probak ere, pasa den urtekoak: lokotxak, txingak, zakua, korrika, trontza, ingude eta aizkora.

Ondoren, aurten ere, festarako tartea izanen da. Sari banaketaren ondoren bazkaria etorriko da; eta, gero, musika iluntzera arte: Fidelek bazkalondoa alaituko du, eta, Eztanda txarangak eta DJ Bakok iluntzea eta gaua.