2024/11/12

Mantentze behar eta lanak murriztuko dituen inbertsioak GIZARTE ETXEAN

destakatua.jpg

Larraintzarko Gizarte Etxean mantentze-lan batzuk egin dira, instalazioak hobetzeko eta epe luzerako mantentze-kostuak murrizteko.

39.726,22 euroko inbertsioa izan du obrak.

Egin diren aldaketen artean, nabarmentzekoa da “acero corten” delakoa erabili izana, bere iraunkortasunagatik eta korrosioarekiko erresistentziagatik ezaguna den materiala. Gainera, zentroko ateak aldatu dira eta teilatu-hegal berri bat jarri da, eraikina babesten lagunduko duena.