2021/12/15
2022ko egur epaitzen banaketarako araudia eta izen-emate epea
Ultzamako Udalak, Alkatetzako 291/2021 Ebazpenaren bitartez, 2022ko Egur Epaitzen banaketarako araudia eta baldintzak onartu ditu.
Eskabideak aurkezteko betebeharrak:
- Eskaera epaitzaren onuradunak berak egin beharko du.
- Epez kanpo egindako eskaerarik ez da onartuko.
- Behin eskaera eginda eta eskaera-epea amaituta, ezingo zaio eskatutako epaitzari uko egin.
- Udal zergak eta aurreko urteetako egur epaitzak ordainduta izatea eskaerak egiteko epea akitzen den egunean.
- Ultzaman erroldaturik egon beharko du gutxienez 2 urte lehenagotik.
- Familia unitate bakoitzeko lote bakarra adjudikatuko da (7-8 Tm ingurukoa), eta kontuan hartuko dira etxebizitza berean erroldaturik elkarrekin bizi diren pertsona guztiak.
- Egurgileak, eskaera egiteko unean zehaztutako Ultzamako helbide edo kokalekuan entregatuko du egurra, beti ere, kamioiak bertara sartzerik baldin badu.
- Entregatzea 2022ko ekainaren 1etik aurrera egingo da.
- Tona bakoitzeko prezioa 48€ (BEZa barne) izango da.
- Entregatutako pisu zehatzarengatik kobratuko da.
Banaketan izena emateko epea, 948 012 012 telefonora deituz: 2021eko abenduraren 20tik 2022ko urtarrilaren 21a bitarte (biak barne)