2021/03/12

80 urtetik gorakoen txertaketa martxoaren 18an egingo da

Larraintzarko Osasun Etxetik jakinarazi dute  martxoaren 18an, 80 urtetik gorako herritar guztiei txertoa jarriko zaiela.

Txertaketa Larraintzarko frontoian izango da eta hitzordua finkatzeko Osasun Etxetik deituko dituzte herritar hauek.

OHARRA: Beste komunitate bateko binztanleak izan eta orain hemen bizi direnek, txertoa jarri nahi badute Larraintzako Osasun Zentroarekin harremanetan jarri beharko dira. Bestetik, estaldura pribatua dutenek ere berdina egin beharko dute.
Osasun Etxeko telefonoa: 948 30 93 50