2022/11/25

Deialdia: Dirulaguntzak emateko entitateei, irabazi asmorik gabeko elkarteei eta partikularrei, 2022. urtean KIROL eta ARIKETA FISIKOKO JARDUERAK egin ditzaten.


Helburua

Deialdi honen helburua edozein kirol-disziplinatan jarduera fisikoak sortzeko laguntza ekonomikoa ematea da.
Deialdi honetarako aurrekontua 2.000,00 eurokoa da.


Pertsona/erakunde onuradunen betekizunak

 

Honako hauek jaso ahal izango dituzte deialdi honetako laguntzak:

 

- Ultzaman lan egiten duten edo Ultzaman jarduera fisikoa edo kirola antolatu edo eskaini nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarteak.
- Ultzamako pertsonek osatutako kirol-taldeak edo Ultzaman dihardutenak (talde horiek osatzen dituzten pertsonak 18 urtetik beherakoak badira, adin nagusikoa den ordezkari bat izan beharko dute).
- Ultzaman erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona fisikoak, banaka kirola egiten dutenak eta diziplina horretan federatuta daudenak.
 

Eskabideak aurkeztea

 

Deialdi honetan parte hartu nahi duten entitate, elkarte, talde edo pertsona fisikoek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte, oinarri hauek NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta BIHARAMUNETIK 10 EGUN BALIODUNEKO epean, Ultzamako Udalean edo erakunde honen egoitza elektronikoan behar diren agiriak aurkeztuz. (https://ultzama.clmtec.es/sede-portal/home).