2020/09/21

Egur epaitzen errolde fiskala eta ordainketa epea

Ultzamako Udalak, 166/2020 Alkatetzako Ebazpenaren bitartez, 2020. urteko egur epaitzen errolde fiskala argitara eman du eta egur-loteen ordainketarako epea irailaren 21etik urriaren 23ra bitarte finkatu du.

ADI: Ordainketa hauek, berriak direnez, ez daude helbideratuta. Egurra jaso dutenek ordainagirian ageri zaien kontu zenbakian egin beharko dute ordainketa, edo bestela, udaletxera deitu (948305115) ordainketa honen helbideratzea eskatzeko.