2024/01/02

"LIZASOKO .0.7 EU Egikaritze Unitatearen Hiri Jarduketarako Plan Berezia" espedientea izapidetu eta onartu aurreko PARTE-HARTZE PLANA

"LIZASOKO .0.7 EU Egikaritze Unitatearen Hiri Jarduketarako Plan Berezia" espedientea izapidetu eta onartu aurreko PARTE-HARTZE PLANA. Plan horren helburua da lerrokadurak ezartzea, bai gehieneko eraikuntza-lerrokadurari dagokionez, bai partzelen zatiketari dagokionez, bai lurzati- eta eraikin-kopuruaren aldaketari dagokionez, etxebizitzakopuru berari eta horien eraikigarritasunari eutsiz.

Espedientea JOSÉ IGNACIO ARIZTEGUI OSACAR jaunak eskatuta izapidetu da.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 7. artikuluaren edukia betez, eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen IV. tituluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau jakinarazten zaie pertsona/erakunde interesdunei eta LIZASOko (Ultzama) bizilagun guztiei:

1.- 2024ko URTARRILAREN 9an, ASTEARTEAN, 12:00etan, BILERA bat egingo da Ultzamako Udalaren bulegoetan. Bilera horretara berariaz deituko dira honako pertsona hauek:
.-Jarduketaren sustatzailea eta teknikariak.
.- Lizasoko kontzejua.
.- Egikaritze-unitate horren ondoko lursailen jabeak.
 o Lizasoko 2. poligonoko 344, 188, 339 eta 3035 lurzatiak.
.- Lizasoko Kontzejuko gainerako bizilagunak.


2.- Hiri Jarduketako Plan Bereziaren azalpen-memoria eta haren dokumentazio guztia Ultzamako Udalaren web-orrian argitaratu dira, interesdunek eta, batez ere, jarduera egingo den inguruneko bizilagunek jarduera horren berri izan dezaten eta, hala badagokio, iradokizun-idazkiak izapidetzeko aurkez ditzaten, Hiri Jarduketako Plan Bereziaren (HAPB) behin betiko dokumentua idazterakoan kontuan har daitezen.

Iradokizunak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 26ra artekoa izango da, egun hori barne.
Larraintzar, Ultzama, 2023ko abenduaren 26a.
MARTÍN Mª PICABEA AGUIRRE jn