2022/01/27
Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko oinarrien deialdia
Ultzamako Alkatetzaren urtarrilaren 3ko 1/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen. Hona hemen deialdiaren oinarriak:
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko oinarriena. Lanpostua instalazioen eta abarren mantentze-lanetarako da. Enplegatua lan-kontratudun finkoa izanen da eta lanaldi osoan ariko da Ultzamako Udalaren zerbitzuan. Izangaien zerrenda bat eratzea balizko ordezkapen, baja edo errefortzu-beharretarako.
Ikusi oinarriak 2022ko urtarrilaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
ESKABIDEAK: Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.