2025/04/07

Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea zabalik | 2025

Diru-bilketako Erregelamenduari jarraikiz, Ultzamako Udalak zabalik dauka 2025eko apirilaren 9tik maiatzaren 9ra Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2025eko kuota igorriak ordaintzeko borondatezko epea.

Ordainketak ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko korrituak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Ordainagiriak helbideratzeko azken eguna 2025eko maiatzaren 6a izanen da.

*OHARRA: Udaletxe honetan berriak diren ibilgailuak ez daude helbideratuta, eta hala egotea nahi bada, horretarako berariazko baimena eman behar du jabeak.