Ultzamako baserri eskola

 Helbidea  
 Telefonoa  629 126 499
 Email  info@granjaescuelaultzama.es
 Web  www.granjaescuelaultzama.es
 Facebook  www.facebook.com/Granja-Escuela-Ultzama
 Ordutegia  Egunero

ZERBITZUAK

Baserri eskolara bisita 50 animalia baino gehiagorekin.

Baratzera bisita “Paradas de cresall” formatuan.

Gure lurreko produktuekin barbakoa (Slow Food).

Mami tailerra bisitaren barruan.

25 tailer ezberdin egiteko aukera.

Ponnian edo zaldian ibiltzeko aukera.

Haraneko produktu naturalen eta baserrian edo Nafarroan ekoiztutako produktuen denda.

Aparkaleku propioa.

DESKRIBAPENA

Ultzama fundazioa irabazi asmorik gabeko enpresa da eta helburu nagusi hauek ditu:

Ultzamako baserri eskola 2013an sortzen da Beatriz eta Oskarren ahaleginaz. Irabazi asmorik gabeko enpresa bat da. Ultzama fundazioaren erraminta nagusia da eta bere helburuak harekin partekatzen ditu:

- Baztertze sozial arriskuan dauden pertsonen integrazio laboral eta soziala bultzatzea. Denbora luzeko langabeak, desgaitu fisiko edo psikikoak... eta gizartean integratzeko arazoak dituen pertsona oro.

- Ezgaitasunen bat duten pertsonentzat babestutako enplegua bultzatzea.

- Ohiturak, kultura, bizimodua, nekazaritza eta abeltzaintza modua eta Ultzamako haraneko etnologia berreskuratu eta zabaldu.

- Slow Food mugimendua, gu honen parte izanik, kontsumo ona eta garbia zabaltzea.

- Nekazaritza ekologikoa bere aldaera guztietan bultzatzea. Guk Segobiako Gaspar Caballeroren “Parades en Crestall” metodoa darabilkigu.

- Ingurumenarekiko errespetua et inguruaren jasangarritasuna lortzea.

- Jardueretan sormena eta poztasuna bultzatzea helburu hauek lortzeko.

- Ekologia eta permakultura bultzatzea.

 

Bisita:

Oilategia ikusi eta honen azalpena entzungo dugu, baratza eta “Parades en Crestall” laborantzaren azalpena, jarraian bordan sartuko gara eta untxiak ezagutuko ditugu, duela gutxi erditu duten animaliak edo eriondo dauden animaliak, gure Antonio astoa, gure Assaf ardiak, ahuntz txikiak eta Peggy eta Chan txerriak. Bi untxi arraza ere ikusi ahalko ditugu, hauen artean munduko handiena den Flandesko untxi erraldoia.

Ondoren basora aterako gara Thor eta Oddin ponniak ikustera (iada familia izan dutelarik, Manolo deitzen dena), Ultzama behorra (laister ama izango dena), Enkarterriko Ali eta Roke astoak, baita Pili astemea, Dexter behiak eta ahate Txinatarrak.

Eguraldiak laguntzen ez bagaitu, animaliak borda barruan egonen dira busti gabe ikusi eta ikutu ahal izateko. Gogoratu jan behar ez duzuen ogi lehorra edo fruta eraman dezakezuela gehien atsegin zaizuenari emateko. 

Bukatzeko eskuak garbitu eta Ultzamako mamia egiten erakutsiko dizuegu, lehen nola egiten zen eta orain nola egiten den azalduz. Mami txupito bat eraman ahalko duzue edo gure instalazioetan jan.

OHARRAK

Baserriko edo zonaldeko artisauen produktuak erosi ahalko dituzue gure denan, kafe edo freskagarri bat edan. Gosaria edo merienda ere prestatu ahal dizuegu katering bidez.

Eta nola ez, zuen urtebetetzeak, bataioak, jaunartzeak eta abar ospa ditzazkegu zuekin.

Zuen zai gaude!

IRAUPENA: 90 minutu

Prezioak:

  • 1 eta 11 urte bitartean: 3 euro.
  • 12 urtetatik aurrera: 5 euro.